BIENVENIDOS A LA WEB DE EISCO


Ongi etorriak EISCO 2010ra!

Atsegin handiz ematen dizugu ongietorria EISCO 2010 Informazioaren Gizartearen zortzigarren Biltzar Europarrera.

EISCO Biltzarrak toki eta eskualde administrazioetako aditu eta politikariak biltzen dituen ekitaldi europarrik garrantzitsuenetakoa dira, eta, bertan, e-Gobernuko eta Informazioaren Gizarteko estrategiei buruz eztabaidatzen da, esparru horietan izandako lorpenak ebaluatzen dira, esperientziak trukatzen dira eta elkarrengandik ikasten da.

2005eko ekainetik, EISCO Biltzarren gai nagusia Toki Agenda Digitalaren (TAD) inplementazioa ari da izaten. Plan hori estrategikoa da Informazioaren Gizartea toki eta eskualde mailan kudeatu eta garatzeko, Europako udalerri, hiri eta eskualde guztiei dagokienez.

EISCO 2010 Biltzarraren bitartez, Toki Agenda Digitalak 2005. urtetik Europan izan dituen aurrerapenak ebaluatuko dira, eta Herri Administrazioek hurrengo hamarkadan izango dituzten erronkak aztertuko dira, Europar Batzordearen partaidetzarekin. Biltzarrean, TADarekin erlazionatutako Europako zenbait inplementazio pilotu erakutsiko dira, eta, IKT aukerak erabiliz, administrazioak modernizatzeko eta herritarrei zerbitzu emateko daukan eraginkortasuna aztertuko da.

EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak eta Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren (EUEK) babesa duen ELANET sareak antolatu dute EISCO 2010 Biltzarra. Biltzarra Europako toki eta eskualde gobernu guztiei dagoenez zuzenduta, Europako beste sare batzuek ere hartuko dute parte programan.